Finlandiatik Euskal Herrira
Finlandian hiru urteko fisioterapia ikasketak egin ondoren, zaintza-metodo bakar bat baino gehiago deskubritu nuen: ongizatearen benetako filosofia bat. Sauna, finlandiarren egunerokoan txertatua dena, erlaxatzeko, berreskuratzeko eta partekatzeko leku ezinbestekoa bilakatu zait. Gorputzari eta adimenari ekartzen dizkion onuretaz liluratuta, esperientzia paregabe hori zuekin partekatzeko gogoa sortu zait, edonon izanda ere.
Finlandian egindako egonaldiak, sauna gorputzarentzat zein adimenarentzat funtsezkoa dela ulertzen baimendu dit. Esperientzia horrek bultzatuta, tradizio hau ekarri nahi izan dut, zuei leku bat eskaintzeko, saunaren onurak ezagutu eta gozatu ahal izateko, momentu berezi hau zuen gertukoekin partekatuz.
Niretako sauna…
Rovaniemi, FINLANDIA
Luvia, FINLANDIA
Sauna eta ondoren izoztutako aintziran bainua (sauna avanto), Pyryrekin (ezkerrean) eta Fabianekin (eskuinean).
Rovaniemi, FINLANDIA